У нас вы можете посмотреть бесплатно TRIKITRAKA TRIKITRON 2010 (8X07) Irun - ''TXIRIBITON MAIORDOMOA'' или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Euskal Telebistak 2010. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 8. denboraldiko 7. atala da hau, 2010. urteko urtarrilaren 11an Irungo Amaia antzokian grabatua. Atal honetan, Kakusai dotore-dotore azalduko da geltokian, zuriz jantzita. Hala ere, pailazoek boikota egingo diote eta gaurko festa kantuz hasiko dute. Ondoren, Mirri eta Txiribiton geltokira sartu eta Irungo jendea agurtzen hasiko dira. Txirri, berriz, haiekin haserratu egingo da, behar bezala agurtzen ez dakitelako. Horregatik, edukazio onaren nazioarteko eguna antolatuko du. Gero Kakusai agertuko da, berriro ere, dotore jantzita. Pailazoen esanetan, azken puntu bat faltako zaio guztiz dotere egoteko: buruan janzteko kapela bat. Hori dela eta, pailazoek bultzatuta, Kakusaik kapela desberdinak frogatuko ditu. Dena den, Txirri, Mirri eta Txiribitonek ez diote pakean utziko. Bitartean, Musikolokoek benetako euskal kantaren inguruan eztabaidatuko dute. Azken partean, Matixa eta Pepitto oporretara joango dira Hawaiira, baina ezingo dituzte aitona-amonak bakarrik utzi. Hori dela eta, Txiribiton maiordomoa kontratatuko dute, aitona-amonak zaindu ditzan. Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: "Gozen denok kalejiran!" edo "Xelebrekeriak" bezalako abestiekin osatutako popurria, "Tortolika", "Salatari Kontakatilu" eta "Altza Pelipe!"