У нас вы можете посмотреть бесплатно 🔴 30. MAKETA LEHIAKETA - FINALA 🔴 ZUZENEAN или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
30. Maketa Lehiaketaren finala Bilboko Kafe Antzokian. Gaztearen 30. Maketa Lehiaketako final handia azaroaren 25ean izango da, Bilboko Kafe Antzokian. Mirua, Sara Azurza, Silitia eta Udda taldeak eta artistak lehiatuko dira bertan, eta Julen Idigoras, Izaro Andres eta Josu Billelabeitiak osatutako epaimahaiak aurtengo irabazlea erabakiko du. Epaimahaiak eta Gaztearen entzuleek aukeratutako lau finalistek zuzenekoak eskainiko dituzte Kafe Antzokira bertaratzen direnentzat eta etxetik ikusi nahi dutenentzat; izan ere, finala ikusgai izango da , streaming bidez, zuzenean. Ainhoa Vitoriak eta Xabin Fernandezek aurkeztuko dute ekitaldia. 21:00etan hasi eta gauerdira arte iraungo du. Sariak Epaimahaiaren saria jasotzen duenak 5.000 euroko saria irabazi eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du. Entzuleen sariak, ostera, 2.500 euro emango dizkio irabazleari. Gaztearen lehiaketarik ezagunenak 30 urte bete dituen honetan, gainera, garaikur berezi batekin gatoz: Harrobia Saria. Oso Polita diskoetxeak 4 abestiko EP bat grabatzeko aukera emango dio Maketa Lehiaketara aurkeztu den taldeetako bati. Sari horren irabazlea finalaren egunean bertan emango dute jakitera. Finalistak Mirua Maitanek, Malentxok eta Mattinek osatzen dute hirukoa. Aspaldiko lagunak dira, eta auren logeletan sortu dituzte Maketa Lehiaketara aurkeztu dituzten abestiak. Ahotsa eta soinu elektronikoak uztartzen ditu talde tolosarrak. Silitia Xabier Barrutiak (gitarrak, baxua, bateria eta teklatua) eta Ibai Silicatok (ahotsa eta perkusioa) osatzen dute Silitia bikoa. Rocketik, popetik eta elektronikatik edaten du taldeak, egiten duten musika sailkaezina dela dioten arren. Oro har, inprobisatzea eta dantzatzea gustatzen zaie. Sara Azurza Neosoul estiloa jorratzen du Sara Azurza donostiarrak. Bakarkako proiektu bat den arren, Sara ez dator bakarrik, Igone Zarate (gitarra), Iker Lauroba (pianoa), Haritz Lauroba (bateria) eta Txiki (baxua) lagun dituela arituko baita. Udda Aitor Armentiaren izen artistikoa da Udda. 20 urteko musikari gasteiztarrak "En las nubes" izeneko diskoa publikatu zuen 2021eko uztailean. GAZTEAn zure musika eta entretenimendu guztia topatuko duzu! Harpidetu zaitez gure kanalera guztiaren berri izateko! 👉🏻 / gaztea Jarraitu GAZTEA sareetan! 📲 INSTAGRAM: / gaztea_irratia TIKTOK: / gaztea_irratia TWITTER: / gaztea FACEBOOK: / gaztea Informazio gehiago gure webgunean! 🖥 https://www.eitb.eus/eu/gaztea/