У нас вы можете посмотреть бесплатно Egaña, seme alabak ondasunengatik eztabaidan или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Andoni Egaña 1993-12-19 Donostia (Txapelketa Nagusia) Gaia: Zure seme-alabentzat ahal duzun ondasun gehien biltzeko eman duzu bizia. Gaisoaldi luze eta latz batean sarturik zaude. Zure ondoko gelan seme-alabak eztabaidan oso gogor ari dira. Lepo gainean sentitua det heriotzan atzaparra; neretzat, orain, ailegatu da bizitzan ilunabarra; seme-alaben hotsak entzunaz barruan dedan dardarra; ze eztabaida lakarra! Testamentuan oharra zegoen egin beharra: batentzat ona duguna, nonbait, bestearentzat kaskarra; inola ere ez nun espero horrelako esker txarra. (bis) Ume zirala hazi nituen, hazi zirenean hezi; ta beren builak barruan sartu dizkit majina bat gezi. Semea dago letxe txarrean, alaba ospa ihesi bere malko eta guzi; iruditzen zait itsusi. Eztabaida da nagusi. Nere diruak ta ondasunak behar nituen berezi: ondo pentsatzen jarri ezkero ezer ez zuten merezi! (bis) Ohean nago baina heltzen zait semeen ahots urruna; erritak, nonbait, sortu arazi ditu kea ta lurruna. Diruagatik haserretzea ez da detaile txukuna; nik den-dena det entzuna, iritsi zait oihartzuna, barruan azer hutsuna! Ospital hontan utzi nahi nuke nere diru ondasuna, eta nereek izango dute aita zaharran maitasuna. (bis)