У нас вы можете посмотреть бесплатно IRENSLEAK или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
IRENSLEAK Portu jarduera etengabearen artean... gure lagun karramarro beltzek ez dute atsedenik hartzen! Beren hagin indartsuez haitzetako azala mokokatzen dabiltza gelditu gabe gogokoen dituzten jakien bila. 5 zm-ko tamaina izan dezaketen krustazeoak dira, karratua eta laua den oskol bitxia dutenak. Pachygrapsus marmoratus dute izen zientifikoa eta karramarro korrikalari gisa dira ezagunak haitzetatik bizkor mugitzeko duten trebeziagatik. Denbora luze eman ahal dute uretatik kanpo zakatzetan hezetasuna gordez. Ohikoak dira kaietako haitzetan eta hondartzetako harrizko eremuetan. Kolore marroi berdexka eta zeharkako ildoak dituzte. Begiak gorputzetik atereak eta haginak elkarren ezberdin xamarrak, arrenak handiagoak izanik. Beste la hankak, ibiltariak, sendoagoak dira oskolaren aldera, eta iletsuak mutur urrunean. Sexu bereizietako izakiak dira, udaberrian ugaltzen direnak. Emea bigarren urtetik aurrera da ugalkor eta ernaltze ondoren abdomenean gordetzen ditu arrautzak eta han mantentzen ditu larba izan arte. Larbak ur zutabean bizi dira planktonaren parte bezala helduak izan arte. Elikadura orojalekoak izanik ornogabe txikiak eta hondakin organikoak jaten dituzte. Hiru urteko bizitza izaten dute. Atlantiko eta mediterranear kostaldeetan aurkitu daitezke 2 metro sakon diren uretan ere.