У нас вы можете посмотреть бесплатно Esperantzarik gabeko amodioa (Txomin Artola) или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Txomin Artola. "Esperantzarik gabeko amodioa" Musika:Txomin Artola. Hitzak: Fernando Aire "Xalbador". 07.01.1995 Lazkao Txiki bertsolariaren omenez. Lazkao. ETB. Txomin Artola: Ahotsa & kitarra. Joxan Goikoetxea: Akordeoia. Alan Griffin: Klarinetea. www.banako.com www.aztarna.com www.joxan.com Amodioa gauza tristea, bihotzen higatzailea, guziz enea bezala bada esperantzarik gabea. Gizonarentzat hau baino malur handiagorik badea ? Ikusten eta ezin eskura maitatzen duen lorea !... Hunela bizi baino aunitzez hobe litaike hiltzea ! O, Jainko ona, zendako bada egin nauzu hoin maluros, begien bixtan izar eder bat ezarri dautazulakotz, ikus orduko maite nuena nik ditutan indar oroz ? Harek ordainez ez du enetzat ez begi eta ez bihotz... Oi, ene maite ezin ukana, zoin zaren xarmegarria ! Maite dut zure begitartea, maite zure boz eztia, halaber zure irri gozoa, zure izaite guzia ; zuretzat baizik ez dut begirik, zare ene iguzkia, gau eta egun zuri pentsatzen deramat ene bizia. Martxoko hormak galduko duen lore pollit goiztiarra, ta eihartzerat bortxatua den aizeak hautsi abarra : ene bihotza ez ditaikea gauza horier konpara ? Nehoiz enea ez da izanen maitatzen dutan izarra, hortaz oroituz maiz etortzen zaut nigarra begietara. Aitortzen dautzut, ene maitea, goiz aski banakiela etzintaizkela enea izan, bertze batentzat zinela ; bainan halere maitatu zaitut, ez bainezaken bertzela ; ene bihotza, bizi naizeno, izanen zaizu fidela, zuretzat bizi ez banitaike, zuretzat hil nadiela !