У нас вы можете посмотреть бесплатно Urtarrileko arratsalde bat - June Aiestaran или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
June Aiestaranen urtarrileko kolaborazioa Bertsolari aldizkariaren Hamarreko Handia blogean. Doinua: Dena aldatzen da Atzoko afaritako sobrak bazkaldu dituzu, azken hilabeteetan nekeak jan baitzaitu zu. Ontzirik garbitu gabe eta lurrera begira, kafe bat hartu ta joan zara liburutegira. Burua txano barruan, baina goi eta behe blai, kanpoan euria_ari du eta barruan ere bai. Nahiz eta egongo ziren libre beste hogei toki, betiko mahaian eseri zara automatikoki. Poltsatik atera duzu plastiko baten sartua poz-pozik egin zenuen egutegi xalatua. Gaurko karratuan jartzen du, lasai-lasai hasteko, sei gai t’erdi dauzkazula lau ordutan ikasteko. Betaurrekoak eraman dituzu begi-artera, baina_ezin ezer ikusi beste moduren batera. Lana egonezin eta presioa sufrimendu, zure iztarren dardarak mahai guztia mugitzen du. Nahiz ta nahiago zenukeen ikusezina bazina, kanpotik entzun liteke zure arnastu ezina. Ez zenuenez nahi zure hasperenik bihurtu su, eskuak fuerte itxita sabela gogortu duzu. Hausten ari dena eusten saiatzearekin jai da: ez zenuen nahi baina malko bat erori zaizu mahaira. Poltsa sorbaldara jaso, ta eutsi duzu negarra, etxea baita husteko leku posible bakarra. Logelako ateari barrutik bultza eginda, lehengo itolarria areagotu egin da. Azkenerako zotinka, arnasestuka, uluka amaitu duzu lau klinex esku banatan hartuta. Baina_ahozabalka batez arnasa berreskuratuz, hiru aldiz egin duzu: hartu ta putz-hartu ta putz. Ikasmahaian eseri ta apunteak atera gorputza behartu duzu beste lau gai ikastera. Gaua leihotik sartuta, burua mahaira eroriz, gaurko eguna tatxatu duzu boligrafo horiz. Txukun-txukun gorde duzu koadernoa, karpeta, kanpoa euritan eta lurra klinexez beteta.