У нас вы можете посмотреть бесплатно IÑAKIGAZ BERBETAN - ENRIKE ZUBIA или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Gaur gurean izan dogu Bermeoko artista: Enrike Zubia. Momentu ederra pasau dogu beragaz, lasai eta goxo, bere bizitzaz berbetan, Bermeo zer dan berarentzat, eta batez be bere sorkuntza-lanaz: bere obrak, bere prozesuak, barrutik nola eraikitzen dauan mundu artistiko hori, eta zer dagoan kolore, forma eta isiltasunen atzean. Enriquek artea ez dau ulertzen “ikusgai” dana bakarrik lez: berarentzat, artea barrutik datorren zerbait da, sentidu, memoria eta begirada bihurtzen dana. Eta horrexegaitik, bere lanak ez dira soilik margolanak: bizipenak dira, arrastoak, eta batzuetan… galderak. Kameratik kanpo, gainera, detaile txiki batek hunkitu egin gaitu. Enrique-k esan deusku bere DNI-ko zenbaki guztietatik bakarrik gogoratzen dauala lehenengoa: 7-a. Eta horrek pentsarazi deusku: zer da benetan nor izatea? zenbakia ala arnasa? fitxa bat ala askatasuna? Azken finean, horrek ekarri deusku galdera nagusira: zer da artista bat? Agian, artista bat da mundua beste modu baten ikusten dakiena… eta gu be begiratzera gonbidatzen gaituzana. 🎨 Bere estiloa labur-labur: Enrique Zubiaren pinturan itsasertzeko eta herriko eszenak agertzen dira sarri (portuak, untziak, kaleak), argia eta atmosfera nagusi dirala. Pintzelkada biziak eta testura nabarmena erabilten dauz, kolore beroak eta urdin sakonak uztartuta, formak apur bat sinplifikatuz baina emozinoa lehen lerroan jarriz: errealismotik hurbil, inpresionismorako / espresionismorako joera daukan figurazinoa. 📍 Bermeotik mundura. 📺 Gustau bazaizu, harpidetu eta laga zure iritzia komentarioetan.