У нас вы можете посмотреть бесплатно Gorbaiera или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Gure basoetako bide zidorrak autoentzako pista bihurtu diren garai hauetan, gure buruan ez daramagu txapelik, soinean ez daroagu kaiku-elastikorik, ez oinen arrimurako zapata gorakorik. Ez dakigu surik egiten armozurako urdaia edo arraultze batzuk prijitzeko. Desagertu dira pastoreen bidetxuetako mantzanila usainak. Kirola, gimnasia, lasterketak eta indar aprobak zirkorako ziren aproposak. Hoba handik sekula urten ez balira. Goizeko 6retako meza ostean tranbira joaten ginen haietarikoak garenez, gaur 6retako autobusa hartu dut Billarora, (Areatzara). Karkatxuetan gora Pagomakurrera heldu naiz freskura sentitzen, biideko iturrietan edanda. Han hasi da komedie. Basoa orain ez da baso, zirkoa baino. Galapan dabil jendea (jende gailur zaleegia). Kirola eta zirkoa ekarri dugu basoetara eta ahaztu egin dugu basoan diren elementuak. Eskerrak, bidean gora nindoala, neure ekitean, argazkitxoak eginez presa barik, tarteka eulien eta ezpaten bisita izan nuela neure besoetan eta aurpegian. Berrogei ezpata eta mandauli bai hilgo nituela. Zer egingo diogu, ba. Haiek ere nire odola behar... Bueno ba, "GORBAIE esatogu hemen", Bizkaia eta Arabako mendi garaienaren izena edozelan irakurri behar izan dugu bideko errotuloetan, lore, landare ezin berdeagoen artean. Zuhaitzen gerizpetatik zehar ibili gara, eta nahikoa ZIRKORIK aurkitu dugu, bai. Etxe eta "txabola" dotoreak be ba dira, milatik gora "parke naturalean". Tira, orain artean ganaduari ez zaio galazo handik ibiltea, bazkatzea, eta abonua ematea Arrabako landeari eta inguruei. Hemen dira behi eta behorren arran hotsak. Arran hotsak,bai. Ardirik ez dugu ikusik. Ezdakigu non diren. Beheragoko landetan edo, han be aurten ez da jateko faltarik eta. Deca-Forum eta energia botika saltzaileen negozioak ondo dabilz. Dana galapan egin behar diñoskue tertzio honetan. Guk bideo-mierda hau prestatu dizugu, gure kariñu osoaz. jonE.