У нас вы можете посмотреть бесплатно Jon Bienzobas euskal presoaren bizitza arriskuan или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Jon Bienzobasen anaiak lehen pertsonan egiten duen kontakizun hau benetan beldurgarria da. Hasiera batean konplikazio handiegirik ez duen kontu bat, oso muturreko egoera bat izatera pasatzen da espetxearen eta bereziki funtzionarioen arduradunaren arduragabekeriagatik! Jon Bienzobasek hil ala biziko egoera bat bizi behar izan du espetxean izan duen asistentzia faltagatik! Hau da, gure senide bat konortea galtzeko zorian egon da espetxearen ardura faltagatik, eta bere osasun egoera muturrekoa izatera pasa zen arrazoi honegatik, bizitza bera arriskuan jartzera arte. Odola isurtzen hasi zenetik ospitalera eraman zuten arte 11 ordu igaro ziren, eta 11 ordu horietan espetxeak Jon Bienzobas odol husten utzi zuen. Eta guzti hau, jakinda hamar egun lehenago sudurreko ebakuntza bat jasan zuela. Etxerat elkarteko senide eta lagunontzat gertakari hau oso larria da, gure senideen oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, euren osasun egoera bera ere arriskuan jartzen duelako. Lotsagarria eta oso kezkagarria iruditzen zaigu. Saint Maur espetxeak eta bereziki gau horretan funtzionarioen arduraduna zenak arduragabekeria osoz jokatu zuten, euren jokabidea benetan makurra izan zelarik; eta horregatik, arduraz jokatzeko eta honen aurrean hartu beharreko neurriak hartu ditzaten exijitzen dugu. Berriro gure senide baten bizitza arriskuan egon ez dadin, espetxearen arduragabekeria soil bategatik. Izan ere, osasun eskubidea gure senide presoei ere badagokie, baina behin eta berriro urratua izaten da.