У нас вы можете посмотреть бесплатно Aroztegia... eta gero zer? или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Baztango bailarak guztiz aldatuko zuen Aroztegia proiektu ubanistikoaren aurkakoek mobilizazio eta ekimenekin jarraitzen dute. Orain, Aroztegia eta gero Zer plataformakoen helburua da Nafarroa osotik auzi honen ingurukoak zabaltzea, informazio eskeiniz proiektu honi buruz. Proiektu honek Lekaroz herrian hotel bat, 230 etxetako urbanizazio haundi bat eta golf zelai bat aurreikusten ditu. Herriko populazioa hirukoiztu egingo zen. Jon Elizetxe Aroztegia eta gero zer? plataformako kideak gogoratu duenez, Baztanen egindako herri kontsultan geihengoak proiektuaren aurkako bozka eman zuen. Parte hartzea %30koa izan bazen ere, herritarrei hitza emateko prozesu honen bultzatzaileek legimitate osoa ematen diote kontsulta honi eta Nafar Gobernuak proiektuarekin jarraitu izana salatzen dute. Proiektu honen aurka agertu direnen kontrako bide judiziala ireki du Aroztegia egitasmoa bultzatzen duen enpresak, eta hainbat lagun salatu ditu. Garbiñe Elizegik argi du enpresak beldurra diola eztabaida sozialari eta Baztango herritarren interesen araberako proiektuak dira martxan jarri behar direnak.