У нас вы можете посмотреть бесплатно ELKARTASUNA - ILARGIARI AGURRAK или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Elkartasuna askotan erabiltzen dugun hitz bat da. Baina zer da elkartasuna? Nola erlazionatzen naiz ni elkartasunarekin? Zein da elkartasuna adierazi edo eragiteko nire modua? Nondik eta zertarako egiten dut? Kontziente naiz? Elkartasuna giza balio bezala definitzen da, baita jokabide eta giza gaitasun bezala ere. Norbanakoan soilik pentsatu gabe, KOLEKTIBOAN pentsatzera eramaten gaitu. Fokua ez dago nire ongizatean eta are gutxiago nire merituan; begirada GUZTION ongizatean dago. Gizatasuna dago elkartasunaren atzean. Konpasioa, errespetua, enpatia, maitasuna, elkar zaintza… bezalako ezaugarriak ere elkartasunaren atzean. Eta kolektiboaren parte diren pertsona guztiak maila berean jartzea ere bai. Zenbateraino nago prest nire gauza batzueri uko egiteko, denon ongizatea ahalbidetzeko? Saio honen gonbidapena elkartasunaren inguruan gogoeta egin eta gure elkartasun keinu edo ekintzen inguruko hausnarketa bat egitera animatzea da. Esterillan, gure gorputzak kolektibo bat bezala ikusi eta osotasun horreri elkartasuna adierazteko gonbidapena luzatu nahi dizuet. Goxotasunetik, leuntasunetik, errespetutik, maitasunetik, enpatia horretatik, GUZTIAren ongizatea lantzen. Entzuten, maitatzen. Gorputzeko atalen bat beste bat baino zaurgarriagoa bada, laguntzen. Horretarako, ILARGIARI AGURRA praktikatuko dugu. Sakontasunari lekua egiten dion praktika bat da, lasaitzeko balio duena eta oso orekatzailia. Gozatu! Iraupena: 46 minutu.