У нас вы можете посмотреть бесплатно ZUZENEAN 🔴 XILABA BERTSOLARI TXAPELKETA 🔴 FINALA 2026-01-31 или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
2026ko Urtarrilaren 31n izango da Xilaba Bertsolari Txapelketako azken hitzordua, finala. Donibane Lohizuneko Jai Alain izanen da. Seikotean bost izanen dira emazteak. Hiru bertsolarik lehen aldikoz abestuko dute finalean. Sei buru eta txapel bat, Maialen Hiribarrenek emango duena. Azaroan 24 bertsolarik ekin zioten txapelketako bideari. Sei heldu dira finalera: Aitor Servier, Elixabet Etxandi, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe. Seikote honek argazki berri bat ekartzen digu, nola belaunaldiartekotasunean, hala generoari dagokionean. Lehen aldikotz bost emazte izanen dira finalean (%84) eta 29 urtekoa da finalisten bataz besteko adina. Sei bertsolariak Seaskako ikastoletako ikasle izanak dira, eta adin tartea handia izanik ere seirei ukatu zaie baxoa euskaraz pasatzea. Ainhoa Elizondo Bertsularien Lagunak elkarteko eragileak egin dizkie galderak finalistei. Lehenengoz kantatuko dutenek zein beteranoek, denek azaldu dute finalerako gogotsu daudela eta final ederraren atarian gaudela gaineratu dute. Txapeldunaz gain, txapel emailea ere izaten da finaleko protagonistetako bat: Maialen Hiribarren (Itsasu, 1957). Prentsaurrekoan aitortu du “sobera gogoetatu gabe” esan zuela baietz: “Ohore handia dela uste dut, eta nahiko nuke ni bezala lanean ari izan direnen izenean eskaini txapel hori”. Bertsularien lagunak elkartean 15 urtez bolondres lanetan jardun du Hiribarrenek. Elkartea bera osatzen eta indartzen animaleko lana egin du, gaur egungo ardatzei hauspoa ematen, batez ere transmisioari. Seaskako irakasle izana da urte luzez erretreta hartu zuen arte eta lehen bertso eskolen bultzatzaile eta sortzaileetako bat izan da. 🎥Harpidetu zaitez: / eitbeus 👇Informazio gehiagorako: https://www.eitb.eus/ 📲Jarrai gaitzazu sare sozialetan: Facebook: / eitb Twitter: / eitbeus Instagram: / eitb