У нас вы можете посмотреть бесплатно OSKORRI - ZUZENEAN - EMAZURTZ или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
OSKORRI-k 45 urte 1971. urtean jarri zan martxan Oskorriren untzia, martxoaren 25ean Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan lehen kontzertua eskeini zutela. Singladura honetan zehar ehundaka kantu jaso eta konposatu, eta ikuskizun apartak antolatu ditu taldeak, alaitasun eta sentimenduz beteriko uneak han-hemenka barreiatuz. Gure herriaren momentu eta pertsona bakoitzarentzat kantu bat dutela dirudi, eta bata bestearen ondoan ipinita, gure herriaren historia kondatu litekeela ematen du. Kantuak herriarentzat eta, batez ere, kantuak herritarrentzat, euren ametsak elikatzeko, euren ahaleginetan laguntzeko, euren doluetan kontsolatzeko. Horrela, Oskorriren abestiak, danon oroitzapenetan hiltzatuta daude, gure amankomuneko ondasuna balira bezala. Lehen kontzertu berotsu hartako ideian oinarritua, Unai Elorriagak idatzitako testu-aurkezpen txiki bat doakizu, hala nola 2015.eko azaroaren 22an Bilboko Arriaga Antzokiko azken kontzertuan taldeak eskeini zuen EMAZURTZ kantuaren grabaketa ere. Kantu hau (eta beste batzuk) lehen kontzertu hartan jo zuen taldeak lehen aldiz. Eta kantu honen irudiak ere erabili nahi izan ditugu Oskorriren ibilbidea irudikatzeko. Amaieran, haseran bezala, Gabriel Arestiren irudiak eta inspirazioak lagunduta. Honekin batera, Arriagako azken kontzertuaren grabaketa udazkenean argitara emango dela iragarri nahi dugu, Oskorri gabeko lehen urteurrenean.