У нас вы можете посмотреть бесплатно Agirretxea: “Donostia 2016 proiektuarekiko Espainiako Gobernuaren inplikazioa tamalgarria izan da” или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
oseba Agirretxeak “tamalgarritzat” definitu du pasa berri den legealdia kulturalki dagokionez. Agirretxearen ustetan Espainiako Gobernuak kulturarekiko duen iritzia lotsagarria da. Batetik, azpimarratu nahi izan du BEZ kulturala oso kaltegarria izan dela, “kaltegarria sortzaileentzat, kaltegarria programatzaileentzat eta baita publikoarentzat ere”. Kongresurako hautagaiaren arabera, Espainiako Gobernuak “kulturarako epe laburrerako ikuspegi ekonomikoa” du. Agirretxeak Raxoiren gobernuak Kultur Hiriburua proiektuari izena kendu nahi izatea eta berarekiko jarrera zikoitza izatea salatu du. Espainiako Kongresurako hautagaiak adierazi du Madrilek ez duela Donostia 2016 proiektuan sinisten eta horregatik honetarako inplikazioa nulua izan dela. Joseba Agirretxeak argi dauka nor inplikatu den eta nor ez; “Donostia 2016 bizirik badago, instituzioetan EAJren gestioari esker da”. Era berean, Agirretxeak aditzera eman du jeltzaleen lana “Madrilek dagokion zatia jartzearaztea” izan dela. EAJ-PNVk Diputatuen Kongresuan emendakin bat jarri zuen Gobernu Zentralaren aportazio ekonomiko handiagoa lortzeko eta Agirretxeak PPri leporatu dio ondoren proposamen hori Senatuan bereganatu izana. Hautagai jeltzaleak azpimarratu nahi izan du “proiektua 2016. urtean hasi egiten dela” eta Donostia 2016 ondo garatu dadin, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela. Ziurtatu duenez EAJ-PNV beti proiektua defendatzen egongo da eta “denon artean egingo dugula”. Agirretxeak esan duenez, “Euskadi eredua laudagarria da, adituek miresten” gaituztela, eta hori ondo egitearen eta gure izaerari esker dela. Bukatzeko, Joseba Agirretxeak adierazi du “hauteskunde orokor hauen ostean, Madrilen argi eta garbi esango dugu proiektu honetan Gobernu zentrala gehiago inplikatu behar dela. Gehiengo absolutuen garaia bukatu da. Aukera berriak irekiko dira eta EAJ-PNV beti hor egongo proiektua babestuko duen akordioetara iristeko. Hitz eginez baina baita exijituz ere”. Bestalde, Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du Donostia 2016 aukera paregabea dela Donostiarentzat eta Gipuzkoarentzat eta, beraz, horrek arlo guztietatik bultzada emateko eskatzen du. Horren harian, Goiak adierazi du prest daudela bultzada hori emateko eta hori bera erakusten ari direla bai Udaletxetik bai Foru Aldunditik. Donostiako alkateak, halaber, honakoa esan du: “Donostia 2016k badu zerikusirik elkarbizitzarekin eta sareak egitearekin. Eta dagoeneko sareak egin dira hiritarrekin, hainbat kultura- eta gizarte-eragilerekin, elkarteekin eta hiriko kultura-erreferente nagusienekin. Eta hor egon da EAJ-PNV, hain zuzen ere, Donostia 2016aren ondoan, proiektuari babesa ematen. Eta sare horiek egiteko ezinbestekoa eta beharrezkoa da politikatik eta erakundeetatik lan egitea Euskal Herria osoarekin, Madrilekin eta Bruselarekin sareak egiteko”. Azkenik, hona hemen Goiaren hitzak: “Proiektuari bultzada eman diogu arlo guztietatik eta foro guztietatik. Eta, gainera, norberak proiektuarekin konpromisoa hartu du, sare horiek egiten lagunduz. Eta, horretarako, proiektua Bordelen, Bartzelonan, Bruselan eta Londresen aurkeztu dugu eta, bertan, ere Eusko Jaurlaritzaren delegazioak inplikatu ditugu”.