У нас вы можете посмотреть бесплатно Herria eta hizkuntza (MIKEL LABOA) или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Iragan egun batez, ostatu batean bi lagun ari ziren ez ta ba betean; biak ziren euskaldun zintzoak ustean, hala ere ezin adi elgarren artean; entzuten egona naiz omore tristean. Ez dut osorik hartu baten parabola, erderaz mintza baitzen, berak jakin nola: gure herri maiteaz zuela axola, hau, bere gain baharra, bertzen men dagola, "Gora euskal-herria", frantsesez ziola. Bertzea oldartu zen euskera garbian: "Gure hizkuntza ez da galduko agian! Hori dugu berexik guk Euskal-herrian, Gainerakotan gaude bertzen negurrian; frantses eginak gira joan den aspaldian!" Bi gizon horietan, zugaitz onekoa batek ondoan zuen, bertzeak ostoa; gauza arrado hori ez dut gustokoa, mendian bizi arren, dut ikustekoa gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa. Bat herria goratzen arrotz baten gisa, arrotz nahiak berriz herriaren hitza; gureak ja egin du, gaiten garbi mintza, lano pean bezala galduak gabiltza, ez daizke bi nagusi batean zerbiltza! Elgarri direlakotz bi gizon jazarri, gauza bat bera dute bi pusketan zarri; gauza bat bera dute bi pusketan zarri; erakatxi hahi dut nik puskak elgarri, gure hizkuntza eta gure Euskal-herria. Konparatzen baitut izaite bateri. Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa: izaite bat ez daike hezur hutsez osa; herria da gorputza, hizkuntza bihotza; bertzetik berextean bitarik bakotxa, izaite horrendako segurra hil hotza. Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi bertzek euskera maite, herria gaitzetsi; hizkuntza ta herria berex ez doatzi, berek nahi daukute konpreniarazi bata bertzea gabe daizkela bizi. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ @GabidelaMaza: / @gabidelamaza / euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music