У нас вы можете посмотреть бесплатно #1 Maketa Lehiaketa Urtez Urte [1991-1996] | gaztea или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Maketa Lehiaketak 30 urte bete dituen honetan, bertatik pasatu diren musikarien errepasoa egin dugu Gaztean. Gerora arrakasta itzela izan duten taldeak, ibilbide laburra izan dutenak, EITBko aurpegi ezagunak, adin guztietako publikoa, emanaldi gogoangarriak… Geneukan material guztia bildu eta astero bideo bat publikatuko dugu, Maketa Lehiaketak urtez urte utzitako unerik onenekin. 1991tik 1996ra EH Sukarrak irabazi zuen Maketa Lehiaketaren saria, azken unean aurkeztutako EH Sukarra maketarekin. Mikel Gorosabel 'Norton' taldeko abeslariak "Dida"n azaldu zuenez, ez zuten lehiaketa irabaztea espero eta kalean izan zuten garaipenaren berri. 1992an, Sorotan Belek eskuratu zuen sari potoloa, eta zuzenekoa eskaini zuten Gasteizeko Elefante Blanco aretoan. Urtebete beranduago, 1993an, Hor Konpon oñatiarrek irabazi zuen epaimahaiaren saria. Urte horretan, gainera, Gazteak telebistako saio bat egin zuen, lehiaketan parte hartu zuten taldeen kontzertuak munduari erakusteko. 1994an, 6nemen9 talde elgoibartarra izan zen garaile. Urtebete beranduago, ostera, Gazteak parez pare ireki zizkion ateak metal musikari eta p-LT taldea izan zen txapelduna, Rafa Rueda abeslari zuen talde mungiarra. Entzuleen saria Latzen taldeak eraman zuen, 2000ko hamarkada hasieran Euskal Herriko jai guztiak itxiko zituen Laztana abestiaren sortzaileek, hain zuzen ere. Azkenik, Fundiziyuerentzat izan zen 1996ko Maketa Lehiaketako epaimahaiaren saria; eta Berri Txarrakentzat, berriz, entzuleena. Nork esango zien Gorka, Aitor, Rubio eta konpainiari horren ibilbide oparoa izango zutela aurretik? *** GAZTEAn zure musika eta entretenimendu guztia topatuko duzu! Harpidetu zaitez gure kanalera guztiaren berri izateko! 👉🏻 / gaztea Jarraitu GAZTEA sareetan! 📲 INSTAGRAM: / gaztea_irratia TIKTOK: / gaztea_irratia TWITTER: / gaztea FACEBOOK: / gaztea Informazio gehiago gure webgunean! 🖥 https://www.eitb.eus/eu/gaztea/