У нас вы можете посмотреть бесплатно BART NON OTE NINTZEN NI? – Tolosa 2021 или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Bart non ote nintzen ni? 2020-2023 urteetan zehar Txirri, Mirri eta Txiribitonek sortutako antzezlana da. Zehatz-mehatz, 2021. urteko azaroaren 13an Tolosako Leidor antzokian grabatutako ikuskizuna da. Ikuskizun honetan jaien inguruan zer ikusia duten kontuak azalduko dira, Euskal Herriko festa nagusiak errepasatuz. Txirri Zamaltzainez azalduko da jantzita, Mirri Zeledonez eta Txiribiton Mari Jaiaz. Ikuskizunaren hasierako partean, Txirrik Donostiako danborradaren historia azalduko du, Mirri eta Txiribitonen modu xelebre batean lagunduko dutelarik. Ondoren, festetan gertatzen diren lapurretaz mintzatuko dira. Txiribitonek Txirriri talo bat oparitu nahiko dio, baina Mirrik taloa aurkitu eta berarentzat hartuko du. Txirrik eta Txiribitonek txorizo-taloaren kasua ikertuko dute. Gero, jaiek eragindako kutsadura akustikoa gai izango dute. Txirrik siestatxo bat bota nahiko du, baina Mirrik eta Txiribitonek ez diote lo egiten utziko, zarata ugari sortzen baitute. Bat-batean, txaranga agertuko da geltokian, baina Txiribitonek ez dio kasurik egingo. Mugikorrarekin biziatuta dago. Atal honetan mugikorrekiko daukagun menpekotasuna irudikatuko da oholtza gainean. Azkenik, festa planaren amaitzeko aulki-dantzan jolastuko dira. Mirrik irabaztea izango du helburu bakarra, eta horretarako, hainbat tranpa egiten saiatuko da. Hori gutxi balitz, Lazkaoko Jun da jo txarangak girotuko du festa. Aipatzekoa da, ikuskizun hau COVID-19aren pandemiaren garaian grabatu zela. Horregatik, haur eta guraso gehienek musukoa daramate eta hutsune anitz aurki daitezke publikoko eserlekuetan. Gainera, pailazoek hainbat kanta abestuko dituzte: “Bart non ote nintzen ni?”, “Kinkirrinera”, “Pintto-pintto”, “Zarata orkestra”, “Paristik natorren”, “Zapi zuria” eta “Altza Pelipe!” (txarangarekin). Saioaren amaieran, txarangak “Arbola” kalejira joko du ere.