У нас вы можете посмотреть бесплатно IBILALDIA 2026 - HIRI KIRIBILI BIL или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Ibilaldia 2026ren abestia eta bideoklipa martxoaren 3an aurkeztuko da Bilboko Arriaga Antzokian, 19:00etatik aurrera, eta Kirikiño Ikastolako arduradunentzat, ohore handia da sortzaileak ikasle ohiak izatea. Izan ere, gaur egun euskal musikaren erreferente diren hiru taldetako artistek egin dute Ibilaldia’26ko kanta: Aiora Renteriak (Zea Mays), Unai Madariagak (EZEZEZ) eta Jon Fernándezek, Andoni Barinaga-Rementeriak eta Iñigo Guemesek (Txopet). Ikastolaren komunitateak sortutako proiektu honek belaunaldien arteko lotura eta konpromiso partekatua azpimarratzen ditu. Aurkezpen-ekitaldian, gainera, Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek izango dute protagonismo osoa: Imanol Ituiño magoa, eta Amaia Usandizaga eta Ainhize Vega kazetariak izango dira aurkezle lanetan. Horez gain, ekitaldian gaur egungo hainbat ikaslek ere parte hartuko dute, bai dantzan, bai kantaren bideoklipean, bai ekitaldian aurkeztuko diren beste emanaldi batzuetan ere. Kirikiño Ikastolaren ordezkarien esanetan, “ohore handia da Ibilaldiko kanta eta ekitaldia gure ikasle ohien talentuarekin osatzea; gure komunitatearen indarra eta jarraikortasuna islatzen ditu”. Halaber, gogoratu dute Ibilaldia 2026ren prestaketa fase erabakigarrian sartuta dagoela eta maiatzaren 31ra arte, 2026ko Ibilaldia ospatuko den egunera arte, alegia, Kirikiño Ikastolak antolatutako ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbita egin die herritar guztiei. LETRA HIRI KIRIBILI BIL Hiri kiribili bil Badator berriz Bilbora Ibilaldia Oraingoan gurera, komunitatera Zaharretik berrira, Zuhatzutik Euskal Herrira Iragana, oraina eta geroa Hazi, hezi ta bizi, lagunen artean Nortasuna eraikiz, familia gara Denok izan dezagun arnasgunea Hau da gure mantra, hau da gure leloa Hiri kiribili bil Bidaia, bidea, bihotza ikastolan Ta gure harri bitxia beti ahoan Euskara erdian bihurtu dezagun egia Hau da gure mantra, hau da gure leloa Hiri kiribili bil Kirik Bilbo bildu du Ibilaldian MUSIKA ARTISTA NAGUSIAK Aiora Renteria Agirre (Zea Mays) Jon Fernandez Iturregi (Txopet) Unai Madariaga Zabala (EZEZEZ) Iñigo Güemes Moreno (Txopet) ABESTIAREN IZENBURUA HIRI KIRI BIRI BIL KONPOSITOREAK Aiora Renteria Agirre Iñigo Güemes Moreno Jon Fernandez Iturregi Unai Madariaga Zabala LETRA Aiora Renteria Agirre KONPONKETAK Urtzi Iza Sanchez Jose Lastra Elorriaga AHOTSAK Aiora Renteria Agirre Jon Fernandez Iturregi Unai Madariaga Zabala EGILEAK Aiora Renteria Agirre Iñigo Güemes Moreno Jon Fernandez Iturregi Unai Madariaga Zabala BIDEOKLIPA Zuzendaritza eta muntaia: Imanol Muro Ekoizpena: Lucas Alves Etalonajea: Jon I. Corres Hornitzaileak: Epic Films Fikzio-grabaketa eguna: Argazki zuzendaritza: Iyan Altube Arte zuzendaritza: Alba Murias Suárez Kamera laguntzailea: Aitor Rojo Argiketari burua: Iker Aranguren Ramírez Argiketaria: Iñaki Lizarraga Musika taldearen grabaketa eguna: Argazki zuzendaritza: Asier Marleza Arte laguntzailea: Jon Paul Aceves Kamera laguntzailea: Pipe Maldonado Argiketari burua: Ander Maio Argiketaria: Ander Baz Eskerrak Panarama Studio Bideoklipean parte hartu duten Kirikiño Ikastolako ikasle, irakasle, langile eta familia guztiak