У нас вы можете посмотреть бесплатно Martxoak 3 Gasteiz 50 urteurrena Jon Maiaren hitzartzea или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Martxoak 3 Haur batzuk euskaraz jolasten Zaramagako parkean Gasteizen neguko hotza kaleetan hiri guztiak daki gaurkoa ez dela edozein egun Euskal Herri osoak daki asko jada ez daude, baina daudenek gogoratzen dute urrunean, manifestazio baten hotsak eta kaleetako hormetan jada gurekin ez daudenen aurpegiak Martxoak 3 ez da edozein egun Nerea, Carmen, Ana, Eva, Andrea, Mari Paz, jose Antón, Matilde, Maria Teresa, Benita, Nekane, Andoni eta besteentzat… ausentzia eta mina sartzen dira etxera eta haiek lasaiatzean, harrotasuna osabaz gogoratzen dira, aitaz, semeaz, anaiaz. lagunez… Gaur 2026ko martxoak 3 da eta Pedro, Francisco, Romualdo, Jose, Bienvenido gazteak gaur 67, 69, 77, 80 eta 82 urteko euskal herritarrak izango ziren Martxoak 3 Hilabetetako grebak eta borrokak: trantsizioaren gezurra lehertzeko bezperak gizon emakume haien Zuribeltzeko argazkiak sare sozialetan, audioak irratietan, poliziaren audio famatuak, audio urrunak, oihartzunak No me dio tiempo a nada mas que decirle adios a mi hijo y ya está tengo que bajar, mis hermanos estan ahi dentro!! eliza infernu Inpunitatea duela dakienak hiltzera botatzen du hiltzera masacre ehun zauritu hiltzera trantsizioa Guardia zibilak Vicente Anton hil du Basauriko protestetan juan Gabriel hil du poliziak Tarragonan Assasins!! hemos contribuido a la paliza mas grande de la historia, cambio por ciento aqui ha habido una masacre pero de verdad una masacre masacre Felicidades Martxoak 3 da Campanadas a morts Sunday, Bloody Sunday Herio Amets berriak Gaur Martxoak 3 da metafora baten modura Zaramagako oroigarriaren lekutxoa obretan dago, hankaz gora profanazio baten modura, eliza prestatu gabe 2026ko martxoak 3 da eta inpunitateak desklasifikatu gabe jarraitzen du Martxoak 3 da eta eta lehen Extremaduratik, Gaztelatik, Andaluziatik etorri ziren orain ameriketatik, afrikatik datoz biharko euskal herritarrak, gaurko langileak Martxoak 3 Casas baratas, mundo mejor, poblado Zaramaga, Adurza, Olarizu, Errekaleor, judizmendi, Abetxuko… Gaur ere Martxoak 3 da eta Forjas Alavesasetik Maderas de LLodiora pasa gara Francotik frankista berrietara Hitlerretik Netanyahura eta Trumpera berriz ere inpunitatea boteretik hiltzen dutenentzat Martxoak 3 da eta gaur ez da militarren eta elizaren Gasteiz hura Vitorian jaio ziren asko orain Gasteizen bizi dira Zaramagako Extremadurako etxean bertso saioa gotzaindegiaren muinoko etxeak gazteen esku jarraitzen du Etxegabetze saiakera bat geratzeko antolatu da jendea belaunaldi berriak Gasteizko bertso eskolan bi neska eskutik helduta Dato kaletik Errekaleorreko langile auzoan kontzertu bat orduan portaleko los vascos zirenak orain euskaldunak dira martxoak 17ko greba orokorraren afixak kaleetan bizitzaren erronkei ekiten dion jendea zazpigarren alaba lehen lerroan Felicidades esan zutenek ez zuten asko esperoko 2026ko Gasteiz Martxoak 3 Estatu bati, diktadurari eta bere oligarkiari aurre egin zion hiri bat Udaberriak neguari egun bat lapurtu zion urtea Gaur martxoak 3 da Gasteizko kaleak ederren janzten diren eguna langilez, oihuz, besarkadez, maitasunez, ukabilez, afixez, ameslariz, ikaslez, bilobez Gaur 50. aldiz da martxoak 3 eta hemen gaude lehenengo urteurrenetik ahazturari, gezurrai eta izuari aurre eginez, martxoak 3 guztietan kalean jipoituak izan diren milaka gasteiztarrei esker (KOROA) MARTXOAK 3 ez da egun bat, bizitza bat da martxoak 3 ez da egun bat, mugimendu bat da martxoak 3 bizitza ulertzeko era bat martxoak 3 irakaspen bat martxoak 3 Euskal Herriaren ondare Martxoak 3 estatu baten lotsa martxoak 3 ez da egun bat, hazi bat da ( MARTXOAK 3 Euskal Herri berriaren zimendu Martxoak 3 memoria etorkizun bihurtu zenean Martxoak 3 atzoko borrokak gaurko eskubideak, gaurko eskubideak biharko borrokak… Martxoak 3 hasiera bat Martxoak 3 belaunaldiz belaunaldi Martxoak 3 estos muertos son de todo el pueblo de Vitoria Martxoak 3 loreak, malkoak eta besarkadak Martxoak 3 haria ez da eten Martxoak 3 eta martxoak 8 Martxoak 3 eta martxoak 17 Martxoak 3 hiltzaileak martxoak 3 hiltzaileak Martxoak 3 hiltzaileak Martxoak 3 !!!!!! zazpigarren alaba lehen lerroan Martxoak 3 memoriaren garaipena, borrokaren garaipena, eskubideen garaipena, maitasunaren garaipena, herrriaren garaipena elkartasunaren garaipena gaur da garaipena! Martxoak 3 inoiz bukatuko ez den eguna Martxoak 3, martxoak 3 beti martxoak 3!! Eskerrik asko Gasteiz gurea da garaipena!!