У нас вы можете посмотреть бесплатно 🚧 EUSKAL TRENBIDE SAREA | 20 urte Euskadi saretzen или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
🚧 EUSKAL TRENBIDE SAREA | INFO + ➡️ Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, 2.288 milioi euro inbertitu ditu euskal trenbide-sistema hobetzeko eta sendotzeko duela 20 urte sortu zenetik. Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen 2004an Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vascari buruzko 6/2004 Legea. Urte horretan bertan, lehen fasean, Metro Bilbaorako (Imebisa) ingeniaritza zaharraren ekipoan, egituran eta funtzioetan oinarrituta eratu zen ETS. Bigarren fasean, 2005ean, ETSri eskualdatu zitzaion Euskotrenen proiektu- eta obra-unitatea. 2006an amaitu zen prozesua, gaur egun erakunde publikoaren ustiapen-eremuan dauden Euskotreneko langileak eta bitartekoak eskualdatuta. Urte hauetan guztietan, ETSk 2.288 milioi euro inbertitu ditu bere sarea handitzen eta hobetzen, bai eta Bilboko metroaren 1. eta 2. lineen hedapenean aurrera egiten eta 3. linea zerbitzuan jartzen ere. Gaur egun, 5. linea eraikitzeko eta 4. linea egikaritzeko proiektuak idazteko lanak egiten ari dira. Gainera, Bilboko eta Gasteizko tranbiak proiektatu, eraiki eta zerbitzuan jarri dira, eta Zorrotzaurrera eta Zabalganara, hurrenez hurren, luzatzeko eraikuntza-proiektuak idazten ari dira. Aldi honetan, ETSk Bilbo-Donostia, Topoa, Txorierri eta Amorebieta-Bermeo lineak ere modernizatu ditu. 2026an, Lugaritz-Easo eta Altza-Galtazaraborda trenbide saihesbideak jarriko ditu zerbitzuan, eta horrek, azken batean, Gipuzkoan Topo historikoa metro bilakatzea dakar. Era berean, Gobernu zentralak Eusko Jaurlaritzari aginduta, erakunde publikoak Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren plataforma (Euskal Y) egin du Gipuzkoako Lurralde Historikoan abiadura handiko trenarentzat, eta Bilborako sarbideen eta Arkautiko lotunearen proiektuak idazten dihardu. Jadanik, hasi dira Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen obrak. Guztira, enkargu bidez egindako lan horiek 2.000 milioi euroko inbertsioa eskatu dute, eta, Estatuaren titulartasuneko azpiegiturak direnez, Eusko Jaurlaritzak Gobernu Zentralari ordaindu beharreko Kupotik deskontatzen du aldez aurretik aurreratzen duen zatia. ETSk ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen 180 kilometroko trenbide-sarea 90 geltokiekin kudeatzen eta mantentzen du. Baita tranbia-sareko 20 kilometro ere, 44 geralekurekin. Guztira 542 milioi bidaiaren lekuko izan dira. #EuskalTrenbideSarea #EuskoJaurlaritza #GobiernoVasco