У нас вы можете посмотреть бесплатно Lazarraga Sariak Eredu topaketa 2025 или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Azaroaren 28an Arabako enpresa-sareak hitzordu garrantzitsua izan zuen Laudion. Bai Euskarari Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, 'Lazarraga Sariak Eredu' jardunaldia antolatu zuen, 2024ko edizioan saritutako entitateen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin. Albistea: https://baieuskarari.eus/eu/bloga/202... Topaketa honek euskara arlo sozioekonomikoan txertatzeko bidean erreferente diren enpresen "sukaldeak" ezagutzeko aukera eman zuen. Ez zen azaleko bisita bat izan; parte-hartzaileek entitate horien egunerokoan murgildu eta hizkuntzaren kudeaketan emandako pausoak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten. Ibilbidea: Grafik Sarea, Sartu Álava eta Hyundai Eska Jardunaldia Grafik Sarea enpresaren egoitzan hasi zen. Bertan elkartu ziren parte-hartzaileak, eta Grafik Sareak berak egin zuen anfitrioi lana, bere instalazioak eta lan-giroa erakutsiz. Ondoren, bisita ibiltariari ekin zioten. Grafik Sareaz gain, bertaratuek Sartu Álava eta Hyundai Eska entitateak bisitatu zituzten. Bisita horietan, hiru erakundeek ateak zabaldu zizkieten gainerako parte-hartzaileei, euren instalazioak erakusteaz gain, euskarak euren lan-prozesuetan eta bezeroekiko harremanetan duen lekua azalduz. Goizeko ibilbidearen ostean, taldea Aiaraldea Ekintzen Faktoriara mugitu zen topaketari amaiera emateko. Bertan, Jimmy Jazzeko ordezkariak hartu zuen hitza, beraien esperientzia kontatzeko. Lau erakundeetako ordezkariek mahai gainean jarri zituzten urte hauetan guztietan euskararen normalizazioan egindako ibilbidea. Ez ziren soilik lorpenetan zentratu; izandako erronkak eta zailtasunak ere partekatu zituzten, eta, batez ere, horiei aurre egiteko garatutako praktika onak azaldu zituzten.