У нас вы можете посмотреть бесплатно Independentzia aldarrikatu du Ernaik eta egunez egun lan egitera animatu ditu gazteak или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
#GazteokIndependentzia Independentziaren aldeko aldarria zabaldu du gaur Ernai -k Erriberritik Tafallara egindako gazte martxan #EzGaudeInorenZain Hau da Ernaik zabaldu duen mezua: "Ez gaude inoren zain. Ozen entzun dadila gaur egin ditugun lau martxetatik. Aurtengoa, udaberriko ekimen berezia izango da: ez da akelarrea, ez da topagunea eta ez da gazte martxa. Kanping lokazturik gabe eta guztiok elkarrekin egon gabe, baina Serantes, Bianditz eta Urbia gainak eta Tafalla bete ditugu ilusioz. Inoren zain egon gabe abiatu dugu bidea. Izerdiz baina ilusioz, gogoz baina buruhaustez, indarrez baina gozamenez. Gure herriaren independentzia aldarrikatzen dugu gazteok. Nahi dugulako, behar dugulako eta egingo dugulako. Egoera honek arrazoiak gehitu besterik ez dizkigu egin. Era berean, argi dugu independentzia ez dela E egunean iritsiko, ezta egun hori igarota herri aske bat eraikiko dugunik ere. Prozesu gisa ulertzen dugu, egunerokotasunean eta esparru anitzetatik eraikitzen joan behar duguna. Burujabetzak azaleratu, borrokatu eta lortuz egingo dugu herri burujabera bidea. Aldi berean, sozialismoa eta feminismoa gauzagarri egingo dituen independentzia nahi dugu, ez dugulako edonolako Euskal Herria nahi. Zapalkuntzarik gabeko gizartea ahalbidetuko duen Euskal Errepublika dugu helburu eta hau soilik borrokaz irabaziko dugu. Eta hala egingo dugu gazteok. Ez gaude inoren zain, gazteok pieza garrantzitsua gara prozesu independentistaren baitan. Eta gaur garkoz, jada herria egiten ari gara. Testuinguruak eskatzen duen ardura gugan hartu dugu, gure indarra eraldaketa sozial eta burujabetzaren aldeko aktibo bilakatuz. Martxan gaude, bagabiltza eta inori itxaron gabe, gu geu gara bide honetan aktibo. Independentzia, sozialismoa eta feminismoa ortzimuga dituen Euskal Herri askea eraikitzeko ez gaude inoren zain. Inork ez duelako gure alde egingo, guk ez badugu egiten. Gu gara Herri honen motore, gu gara gazte problematikak erdigunean jarriz eraldaketa soziala indartu dugunak. Gu gara eta guk izan behar dugu egungo sistema iraultzeko aktibo, 78ko erregimenaren aurrean altxatuko dena eta zatituta den herria batu eta eraikitzen duena. Gazte olatu independentista berri bat sortzea dagokigu. Eta bagabiltza horretan. Horretarako zu behar zaitugu. Eh! Bai, zu! Eta zu, eta ondoko hori ere bai. Ikastetxeetan, gaztetxeetan, asanbladetan, dantza taldeetan, kirol ekarteetan, neska* gazte taldeetan... gauden guzti-guztiak gara beharrezkoak. Garai nahasi eta zailak egokitu zaizkigula ezin dugu ukatu. Baina sistemaren eskaintzaren aurrean, etorkizun ezaren aurrean, guk badugu aukera. Antolakuntza da gure hautua. Borroka. Borrokak egiten baikaitu aske. Gaur Serantes, Urbia, Bianditz eta Tafallaraino egin dugu bidea. Eta bihartik aurrera herriz herri eta auzoz auzo egingo dugu. Garai nahasienetan ere, geure militantzia politikoan berresten garelako, borrokak egiten gaituelako aske eta aske izateko borrokatzen dugulako. Independentzia, sozialismoa eta feminismoa lortu arte!"