У нас вы можете посмотреть бесплатно Iñigo Cabacas Omenaldia. или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
IRAULTZA 1921ek Iñigo Cabacasi hil zuten lekuan egindako omenaldia. 2013-5-4 Irakurritako testua: Urte bat baino gehiago pasa da jada gauden leku honetan Ertzaintzak jaurtitako pilota batek Iñigo Cabacas gazte bilbotarraren bizitzarekin bukatu zuenetik. Urte bat baino gehiago guraso batzuek haien seme bakarra galdu zutenetik, koadrila batek bere laguna galdu zuenetik. Haien eskopetek eragindako zauria irekita jarraitzen du oraindik, eta irekita jarraituko du Iñigorentzat justizia egon arte. Hori da hain zuzen ere gaur hemen galdatzen ari garena: justizia. Hainbeste eskatzen ari al gara? Ez mendekua, ezta antzeko ezer, baizik eta teorian Estatuko ordenamendu juridikoaren oinarrizko printzipioa den justizia. Eta ez da justiziarik egongo ez bada neurririk hartzen horrelako gertaerak berriro eman ez daitezen. Iñigoren heriotza ez zen istripu bat izan, baizik eta aspalditik jasaten ari garen eredu polizialaren ondorioa. Berdin zaigu ze eskopetatik atera zen Iñigoren bizitzarekin bukatu zuen pilota. Urteetan zehar normaltasun osoz eskopetak jostailuak balira bezala erabili izan dituzten guztiek daukate bere erantzunkizunaren partea. Eta batez ere, "Entren al callejón con todo" bezalako aginduen bitartez horrelako portaerak eragin eta babesten dituztenek daukate erantzunkizunik handiena. Izkutatzen saiatzen diren erantzule politikoak ahaztu gabe, haien gezurren eta jokaera koldarraren bitartez hemen jazotako gertaera tristeen egiaren argitzea oztopatu nahi dutenak. Oroimena, duintasuna eta justizia bezalako hitzak, beste gertaera latz batzuen kasuan hainbeste aldiz errepikatzen direnak, heriotzen erantzulearen arabera garrantzia galtzen dutela dirudi. Euskal Herri mailako komunikabideei gertatutakoa izkutatzea ezinezkoa zaie, baina prentsak Estatu mailan kasu honen inguruan azaldu duen jarrera ia erabateko isiltasunezkoa izan da. Guzti hau dela eta, ez dugu atsedenik hartuko Cabacas Liceranzu familiak eta Iñigoren lagunek pakea izan arte. Ez dugu atsedenik hartuko herritarren heriotzen erantzule diren ordezkari politikoek haien errua onartu eta haien zigorra bete arte. Ez dugu atsedenik hartuko teorian gure segurtasuna bermatzen dutenek gure kaleetatik material erailea erabiltzen jarraitzen duten bitartean. Esaldi batean esanda: EZ DUGU ATSEDENIK HARTUKO IÑIGORENTZAT JUSTIZIA EGON ARTE. JUSTIZIA IÑIGORENTZAT