У нас вы можете посмотреть бесплатно TRIKITRAKA TRIKITRON 2003 (1x04) Basauri – “OSTATU NAGUSIA” или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Euskal Telebistak 2003. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 1. denboraldiko 4. atala da hau, 2002. urteko abenduaren 17an Basauriko Social antzokian grabatua. Atal honetan, Galaxik bere gurasoen kondaira kontatuko digu eta urdaiazpikoa zer den eta zertarako erabiltzen den ikasiko du. Ondoren, Pepitto haserre azalduko da, Txiribitonek bere janari guztia jaten duelako. Pailazoek, barkamena eskatzeko, otarteko berezia erregalatuko diote. Ondoren, Txirrik txantxa prestatuko dio Mirriri. Gaur Mirri dotore azaldu da bere arropa berriekin. Txirrik txokolatezko tarta prestatu diola esango dio eta pusketa zatitzerakoan txokolatezko zurrusta bat aterako da labanetik, Mirriren arropa berriak zikinduz. Lortuko al dute ere Txiribiton engainatzea? Horretaz gain, haurrek Pelipe trenari jaten emateko ikatz-jaurtiketan arituko dira. Hori gutxi balitz, Txan magoak saio polita eskainiko du bere margo-tailerrean. Azken partean, Mirri eta Txiribitoni Txirrik prestatutako tarta tripako mina eragingo die. Hori dela eta, Mirri eta Txiribitonek eurek presatutako janaria jan ahal izateko jatetxe berria zabalduko dute geltokian. “Ostatu nagusia” du izena eta Txiribiton izango da sukaldaria. Mirri, berriz, “maître” lanetan arituko da eta Txirri izango da jatetxeko lehenengo bezeroa. Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: “Uretara!”, “Ai, ahaztu zait!”, “Baratzeko pikuak” eta “Altza Pelipe!”.