У нас вы можете посмотреть бесплатно TRIKITRAKA TRIKITRON 2007 (5x09) Donostia – “TXIRRIREN SWIMMING POOLA” или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Euskal Telebistak 2007. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 5. denboraldiko 9. atala da hau, 2007. urteko urtarrilean Donostiako Kursaalen grabatua. Atal honetan, Maitane Pepittoren bila azalduko da. Bat-batean, Pepitto azalduko da Terminator-ez jantzita. Bestalde, Txirrik Donostiako haurrei galderak egiten hasiko zaie. Mirri eta Txiribitonek, haurrek esaten duten kontrakoa erantzungo dute. Ondoren, Txirri kantatzera etorri eta bakarrik utzi dute. Haurtxoen laguntza beharko du Txirrik, ozen haiei deitu eta kantatu ahal izateko. Gero, Txiribitonek "maletak" prestatu eta Ameriketara joateko asmoa izango du. Lortuko al du? Bitartean, Zo-zongo musika taldeak ere saioa eskainiko du. Hori gutxi balitz, Donostiako haurrek Pelipe trenari jaten emateko aukera izango dute, goxoki-jaurtiketan lehiatuz. Gainera, Mirri Junior ere etorriko da geltokira. Saioaren amaieran, Txirrik piszina bat jarriko du geltokian. Orduan, Mirri bainujantziarekin azalduko da bainatzeko asmotan. Txirrik, ordea, bandera gorria jarri duenez, bainua galaraziko dio. Ondoren, Txirrik alde egiten duenean, Mirriren esku geldituko da igerilekua. Hau aulkian lo geratu ostean, Mirri juniorrek banderak aldatuko ditu, geltokian festa ederra ospatuz. Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: “Xelebrekeriak”, “Lehenengotxo hori”, “Paristik natorren” eta “Altza Pelipe!”.