У нас вы можете посмотреть бесплатно ASKATASUNA - Gorputzak askatzeko praktika или скачать в максимальном доступном качестве, видео которое было загружено на ютуб. Для загрузки выберите вариант из формы ниже:
Если кнопки скачивания не
загрузились
НАЖМИТЕ ЗДЕСЬ или обновите страницу
Если возникают проблемы со скачиванием видео, пожалуйста напишите в поддержку по адресу внизу
страницы.
Спасибо за использование сервиса ClipSaver.ru
Askatasuna hitz potoloa eta zabala da. Nik gaur askatasunaren bi alderdi ekarri nahi ditut hona: Barne-askatasuna eta kanpo-askatasuna. Barne-askatasuna: inoren eragozpen ezta eraginik gabe, pertsonak bere adimena eta nahimenaren bitartez, hainbat aukeren artean hautatzeko gaitasuna duenean ematen da. Zentzu honetan pertsona bat askea da erabakia berak hartu duela sentitzen duenean. Esaterak,o aukera asko izan arren bat hautatzera behartuta sentitzean askatasun honen murrizketa dagoela esan daiteke. Kanpo-askatasuna: zentzu honetan askatasuna eta aukera kopurua elkarri lotuta daude. Askatasun fisiko eta publikoari egiten dio erreferentzia. Fisikoa, leku fisikoetara joateko aukera izatea da eta askatasun publikoak, askatasun zibila, politikoa, adierazpen-askatasuna eta askatasun ekonomikoa barne hartzen ditu, besteak beste. Jaiotzen garen tokiak gure kanpo-askatasuna baldintzatuko du, eta horrek zuzenean eragingo dio barne-askatasunari. Beraz, askatasunari lotuta dagoen ahalmen hori ez da berdina guztiontzat, eta horren kontziente izatea garrantzitsua da. Askatasuna praktikatzea arreta praktikatzea da. Gurekiko eta besteekiko erantzukizuna dakarren askatasuna ziurtatzen du; askatasuna zaindu beharreko opari preziatua den kontzientzia hartzea oinarrizkoa da, norbanako bat aske izateko guztion askatasuna bermatzea ezinbestekoa dela, bestela ez duela funtzionatzen. Gaurko saioan, askatasuna opari moduan jasotzeko gonbidapena luzatu nahi dizuet. Gorputz guztia, fisikoki eta mentalki, askatzeko praktika berezi bat proposatu nahi dizuet. Gozatu! Iraupena: 31 minutu.